Espainiako Kongresuak ez du onartuEAE-ANV eta EHAK ilegalizatzeko PPren eskaera eztabaidatzea. Eskaera hori Gorteak desegin aurretik eztabaidatzea nahi zuen PPk, baina ezin izan du aurrera eraman alderdi guztiek kontra bozkatu baitute.
Ez da lehen aldia PPk EAE-ANV eta EHAK ilegalizatzeko eskaera egiten duela, beste lau aldiz proposatu baitu Espainiako Kongresuan, eta guztietan atzera bota dute. Eduardo Zaplana Kogresuko PPko bozeramailearen arabera, “azken aukera” izan da gaurkoa EAE-ANV legegintzaldia amaitu aurretik ilegalizatzeko.
Begoña Lasagabaster EAko diputatuaAlderdien Legearen aurka azaldu da, eta “oso tresna eskastzat” eta “akats politiko larritzat”jo du.
Emilio Olabarria EAJko diputatuak, berriz, “terrorismoaren aurkako” politika bateratu baten alde egin du, Alderdien Legea alboratuz. EAJk lege hori ez duela defendatuko adierazi du “disidentzia politikoa ilegalizatzen baitu”.
Legegintzaldia amaitu aurretik ez da eztabaidatuko Espainiako Kongresuan EAE-ANVren ilegalizazioari buruz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu