Leogane, Gressier eta Carrefour herrien erdia suntsituta dago, NBEren arabera

2010eko urtarrilaren 16a
13:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gaur jakinarazi duenez, Leogane, Gressier eta Carrefour herriak hondatuta geratu dira astearteko lurrikararen ondorioz. Leoganeko etxebizitzen %90ek kalte handiak jaso dituzte, esaterako; 134.000 biztanle ditu eta, NBEren arabera, 5.000-10.000 lagun hil dira.

Gressierren -25.000 biztanle ditu- eta Carrefourren -334.000- eraikinen erdia dago erorita edo kaltetuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.