IUk gaur berriro ohartarazi die Arrasateko EB-Zutik-eko zinegotziei Ino Galparsoro (EAE-ANV) alkatearen kontrako zentsura mozioa babesteko, "arrazoi etiko eta politikoengatik", Gaspar Llamazares IUko koordinatzaile nagusiak esan duenez. "Bestela, Arrasateko EBkoak politikoki IUtik kanpo egongo dira".
EB-Zutik-eko herri batzarrak mozio hori ez babesteko erabakia hartu zuen asteartean, eta hori "ustekabea" izan da Llamazaresentzat; "akats larria da".