Lopez: "Ez nau kezkatzen Euskadi nazio gisa definitzeak"

2005eko urriaren 11
15:46
Entzun
PSE-EEren idazkari Nagusi Patxi Lopezek azaldu duenez bere "kezka" ez da "Euskadi nazio gisa definitzea". Antena 3 telebista katean egin dioten elkarrizketan azaldu du 'Ibarretxeren proposamenean' ez zela "nazio" bat definitzen "estatu bat" baizik. Esan duenez, "garrantzitsua ez da nola deitzen den, baizik eta nola egiten den".

Estatutu berri bat egiteko formula gisa Kataluniakoa gustuko duela azaldu du, "alderdi guztiek akordioa lortuta". Izan ere, azpimarratu duenez 'Ibarretxeren planak' "abertzaleen gehiengo txikia" lortu zuen.

"Indarkeriaren amaierari" buruz ere galdetu diote, eta Lopezek esan du "zuhurra" izan nahi duela, baina "zerbait mugitzen ari dela" sinetsi nahi duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.