Lorena Somoza euskal presoa libre geratu dela jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Atzo Frantzian baldintzapean aske gelditu ondoren hegazkinez Espainiara bidali zuten, Frantziako Estatuan egoteko debekua baitu. 21:00ak inguruan Madrilera iritsi eta han libre gelditu zen.
2002ko abenduaren 19an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETArekin lotuta, eta hamabi urteko espetxe zigorra jarri zioten.
Urteotan sakabanatuta izan dute; besteak beste, Rennes, Fleury eta Fresnesko espetxeetan.
Lorena Somoza libre, Espainiaratu ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu