Margari Eizagirrek, Ibon Urrestarazuk eta Alaitz Iturriozek bihar deklaratuko dute

2004ko azaroaren 19a
14:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Margari Eizagirre 'Berria'-ko langileak (Zestoan atxilotu zuten) eta Ordizian atzemandako Ibon Urrestarazuk eta Alaitz Iturriozek bihar deklaratuko dute Auzitegi Nazionalean abokatuei jakinarazi dietenez. Auzitegiko iturriek hiru lagun horiek gaur deklaratuko zutela zabaldu zuten atzo.

Bart gauean Espainiako Poliziak Urrestarazu Ordiziara eraman du bere etxebizitza berriz miatzeko.

Deklarazio hartzea luzatu dela eta, hiru atxilotu horiek bost egun egingo dituzte inkomunikatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.