Mari Mertxe Alcocer Gavaldan (Algorta, Getxo; Bizkaia) presoa aske geratu da duela ordu batzuk, 18.000 euroko bermea ordaindu ostean, haren lagunek BERRIA.INFOri jakinarazi diotenez.
Iazko abenduan atxilotu zuten, ETAren aurkako operazio batean. Egun haietan beste lau lagun atzeman zituen Guardia Zibilak, eta torturak salatu zituzten.
Alcocer Soto del Real (Espainia) espetxean zeukaten.