Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Maribel Prieto, baina kartzela zigorra jarri die Amets Ladislao, Ibai Egurrola, Xabier Gutierrez eta Marimertxe Alcocerri, ETAri laguntza ematea leporatuta. Ladislaori zazpi urteko espetxe zigorra ipinio dio eta hamabi urteko kargugabetzea, eta beste hirurei bost urteko kartzela zigorra eta hamabi urteko kargugabetzea.
Maiatzaren 25ean hasi zen Uribe Kostako lagunen aurkako epaiketa, eta akusatuek ETAri laguntza eman izana ukatu zuten Angela Murillo epaimahaiburuaren aurrean. 2008an atxilotu zituztenean euren buruak erruduntzat joz egin zituzten deklarazioak ez zirela "ez askeak, ez borondatezkoak" izan azaldu zuten epaiketan; guardia zibilek inkomunikatuta izandako egunetan torturatu egin zituztela, eta horregatik esan zutela haiek agindutakoa.
Polizia etxeko deklarazioetan Asier Borrero eta Aitor Arretxe ustezko etakideak gorde eta garraiatu zituztela onartu zuten arren, hori ez dela egia ziurtatu zuten auzi saioetan.
Maribel Prietori absoluzioa, Amets Ladislao, Ibai Egurrola, Xabier Gutierrez eta Marimertxe Alcocerri kartzela zigorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu