Javi Martinez eta Fernando Llorente Athleticeko euskal jokalariek Munduko Kopa irabazi zuten atzo Espainiako selekzioarekin, eta orain oporrak hartuko dituzte. Athletic hasia da denboraldi-aurrean -lehengo ostiralean- eta bi haiek abuztuaren 2an ekingo diote euren taldearekin entrenatzeari.
Fernando Garcia Makua Athleticeko presidenteak zorionak igorri dizkie txapelketa irabazteagatik. Espainiako Federazioa eta "talde osoa" ere zoriondu ditu, halaber.
Xabi Alonso da Espainiako selekzioko beste euskal jokalaria. Real Madrilen jokatzen du.
Martinez eta Llorente abuztuaren 2an hasiko dira Athleticekin entrenatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu