Martxelo Otamendi auzipetuak hitzaldia eman du gaur Madrilen

2010eko urtarrilaren 12a
22:26
Entzun
Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuak Madrilen hitzaldia eman du gaur gauean, Egunkaria-ren aldeko bertako plataformak antolatutako ekitaldian. 20:00etan hasi da, Euskal Etxean.

Ostiralean, berriz, Zaragozan izango da Otamendi, Prentsa: adierazpen askatasuna eta errepresioa hitzaldian. Carmen Lamarca abokatu eta unibertsitate irakaslea eta Ricardo Vazquez Prada idazle eta kazetaria edukiko ditu mintzalagun. Ekonomika Fakultateko aretoan hitz egingo dute, 19:00etatik aurrera. Egunkaria-ren aldeko Aragoiko Plataformak antolatu du hitzaldia.



Hilaren 19an (asteartea) Valentzian mintzatuko da, Accio Cultural del Pais Valencia elkarteak antolatutako ekitaldian (Egunkaria kazeta: adierazpen askatasunaren aurkako erasoa. Auzi judizialaren egoera). Urriaren 1a Kultura Kontenporaneoko Zentroan ariko da, 19:30etik aurrera.

Bihar, berriz, Lizarran (Nafarroa) izango da: Musika Eskola, 20:00.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.