Mediku azterketak egin ondoren espetxera itzuli dute De Juana Chaos

2006ko abuztuaren 24a
20:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñaki de Juana Chaos euskal presoak 18. eguna du gose greban. Gaur arratsaldean Algecirasko (Espainia) erietxera eraman dute azterketa batzuk egitera. Hiru orduz bertan eduki ondoren berriz kartzelara eraman dute. De Juana Chaosekin elkartasuna adieraziz baraualdia egingo dute bihar beste hiru euskal presok.

De Juanak abuztuaren 7an ekin zion gose greba mugagabeari, «askatasun eskubidearen defentsan». 1987ko urtarrilaz geroztik preso, hamar espetxe baino gehiago ezagutu ditu donostiarrak. 2000. urtean bete zituen zigorraren hiru laurdenak, eta 2004ko urriaren 28az geroztik zigor osoa beteta kalean behar luke. Baina kartzelan zela auzi berri bat ireki zioten 2004ko abenduaren 1ean eta 30ean Gara egunkarian argitaraturiko bi iritzi artikuluren harira. Egun, Euskal Herritik 1.250 kilometrora, Algecirasko espetxean dago preso.

Bestalde, De Juana Chaosen baraualdiarekin bat eginez, Muret-Seyssesen dauden Oier Gonzalez, Juan Karlos Subijana eta Xabier Lariki euskal presoek ere greba egingo dute bihar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.