Mexikoko Gobernuak baztertu egin du hesiak eraikitzeko erabakia

2006ko maiatzaren 18a
18:35
Entzun 00:00:0000:00:00
AEBetako Senatuak Mexikoko mugan hesiak eraikitzeko onartu duen erabakia baztertu egin du Mexikoko Gobernuak. Vicente Foxen eledun Ruben Aguilarren arabera, "erabakia arbuiagarria da, baina hala ere, espero dugu hilabete honen bukaeran migrazioari buruz onartuko den erreforma integrala izatea". Hesiak "deskonfiantzaren isla" direla uste du, eta "hori ez da inoiz izango bi herriren arteko adiskidetasunaren oinarri".Aguilarrek uste du, migrazioaren arazoa ez dela hesiak eraikiz konpontzen, eta arazo horren inguruan hartzen diren erabakiak bi herrien artekoak izan behar duela. "Ardurak bi herriena izan behar du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.