Miguel Angel Fuentes Azpiroz
Jaiolekua: Donostia.
Adina: 40 urte.
Lanbidea: Enpresaburua.
Kirol zuzendaritzarako hautagaia: Jesus Mari Zamora, Realeko jokalari ohia.
Alde duena: Realeko presidente eta jokalari izandakoen babes zabala du. Apaltasunak beti izan du arrakasta gipuzkoarren artean.
Kontra duena: Galtzaile atera da hautagaien arteko eztabaidetan. Batzuek ez dute prest ikusten kargurako. Sentimenduak bakarrik ez direla nahikoa aurpegiratu dio Santosek.
Ekonomia arloa: Ohiko gastuak klubaren benetako beharretara egokitu, eta azpiegituraren tamaina eta antolaketa birmoldatu. Kontratu guztietan lortutako helburuekiko soldatak ezarri. Etxekoen eta atzerritarren arteko aldea ezereztatu.
Anoeta: Gazte harmaila sortu. Zale multzo bereziak Anoetara erakarri, esate baterako, familiak eta Ipar Euskal Herriko zaleak.
Kirol arloa: Gipuzkoako klubekin elkar lana bultzatu. Realeko beste kirol sailak bultzatu.
Euskara: Ez daki. "Euskara ikasteko ahalegina egin beharko dut", esan du.
HAutagaia
Miguel Fuentes eta bere hautagaitza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu