Mikel Alonsok Reala utzi du, klubarekin akordiora iritsi ondoren

2008ko azaroaren 18a
17:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Alonsok eta Realak biak lotzen dituen kontratua etetea adostu dute gaur goizean Donostiako auzitegi batean. Futbolariak zuen bi urteko kontratua bertan behera geratu da eta Alonso jada ez da Realeko jokalari. Iturri batzuen arabera, urte batean jasotzen zuenaren adinako kalteordaina eman beharko dio Alonsori klubak. Bi aldeak "pozik" agertu dira.

Alonso eta Reala ez ziren akordiora iritsi bi aldeen arteko bileretan, ezta bitartekari baten aurrean egindakoan. Jokalaria Realaren bigarren taldearekin entrenatzen ari zen, lehenengoarekin uzten ez ziotelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.