Mikel Aranak "gizarte justuagoa" eskatu du

2010eko irailaren 29a
14:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Arana Ezker Batuko (EB) koordinatzaile nagusiak adierazi du "gizarte justuagoa lortzeko herritar erresistentziaren hasiera" izan behar duela gaurko greba orokorrak. Haren ustez, erabakiguneak "gutxi batzuen interesen" esku daude, eta gune horiek "demokratikoak" izan behar dute.

Espainiako Estatuko lan erreforma justua ez dela salatu du Aranak, "ez da beharrezkoa", eta Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuari atzera egiteko eskatu dio.

UGTk eta CCOOk Bilbon antolatutako manifestazioan izan da EBko burua. Ezkerreko beste alderdi batzuk han egon ez izana tamalgarria dela iritzi dio. "Nazio interesak sozialen gainetik jartzen dituzte".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.