Mubarakek palestinarren konfiantza berreskuratzeko keinuak eskatu dizkio Netanyahuri
Hosni Mubarak Egiptoko presidentea Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bidu da gaur, eta Palestinako Aginte Nazionalaren konfiantza berreskuratzeko keinuak eskatu dizkio. Sharm al Sheij herrian bildu dira bi agintariak, Itsaso Gorriaren ondoan, eta israeldar eta palestinarren arteko negoziazioen blokeoaz aritu dira hizketan. Egiptoko presidenteak igorritako ohar batean dio Israelek bere jarrera eta bere politika aztertu behar dituela esan diola. Keinu horiek egiaztagarriak izan behar dutela gaineratu du, "negoziazioei bake prozesuan ezarri zen moduan" berriro ekin ahal izateko. Guzti hori, "behin betiko konponbide batean okupazioarekin amaitu eta Palestinako estatu independente bati bide emateko". Gaur goizeko hilketen inguruan, gainera, horrelakorik gehiago ez duela onartuko esan omen dio Mubarakek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu