ESPAINIAKO ZIGOR KODEA
Sare sozialetan idatzitakoagatik, hurrengo zigorrak aurreikusita daude Espainiako Zigor Kodean:
• Mehatxuak. 169. artikulua. Urtebetetik bost urtera arteko espetxe zigorra.
• Sekretuak ezagutarazi eta agerraraztea. 197. artikulua. Urtebete eta hiru urte bitarteko espetxe zigorra eta 12 hilabetetik 24 arteko isuna.
• Kalumnia. 205. artikulua. Sei hilabetetik bi urtera arteko espetxealdia edo 12 eta 24 hilabeteko isuna.
• Iraina. 208. artikulua. Irain larrientzat sei hilabetetik hamalaura arteko isunak, eta bestela hiru hilabetetik zazpira artekoa.
• Merkatuari eta kontsumitzaileei buruzko delituak. 278. eta 280. artikuluak. Bi eta lau urte arteko zigorrak eta12 eta 24 hilabete arteko isuna.
• Koroaren aurkako delituak. 488. artikulutik 491ra. Urtebete eta hogei urte bitarteko espetxea. Lau eta 24 hilabete arteko isuna.
• Estatuaren erakundeen aurkako delituak. 504. artikulua. 12 eta 18 hilabete bitarteko isuna.
• Oinarrizko eskubideen aurkako delituak. 510. artikulua. Urtebete eta hiru urte arteko zigorra. Sei hilabete eta urtebete arteko isuna.
• Espainiari idoi egitea. 543. artikulua. Zazpi hilabete eta urtebete arteko isuna.
• Terrorismoa goratzeko delitua. 578. artikulua. Urtebete eta bi urte arteko zigorra.