Imanol Murua Uriak Argia eta Jakin aldizkarietan eta Egunkaria, Egunero eta BERRIA egunkarietan egin du lan, kazetari modura. Orain, EHUn Kazetaritzako adarrean irakasle dabil. Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaearen kronika-z gain (Elkar-BERRIA), beste hainbat liburu idatzi du: Su etena Belfasten (1996, Susa; Humberto Unzuetarekin idatzi zuen), Palestina zauritua (1998, Susa), Geronimo (1999, Elkar), Jesus Atxa Agirre (2008, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza), Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai (2009, Euskaltzaindia; Joan Mari Torrealdairekin) eta Esan eta Egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa (2009, Manu Robles- Arangiz Institutua) eta Loiolako hegiak (2010, Elkar-BERRIA).
Murua Uria: kazetari eta idazle
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu