IRAKEN INBASIOAREN ONDORENA
Muwafak al Rubie: "Gizateriaren aurkako krimenak egin dituela frogatuko balitz, Hussein hiltzera zigortua izango litzateke".
Irakeko Gobernu Kontseiluko kideak Husseinekin biltzeko aukera izan du
Saddam Husseinek gizateriaren aurkako krimenak egin dituela frogatuko balitz, hiltzera zigortua izango litzatekeela adierazi dio Irakeko Gobernu Kontseiluko kideMuwafak al-Rubiek Al Jaezzera telebista kateari.Larunbatean atxilotu ostean, Rubie Husseinekin egoteko aukera izan duen pertsona gutxietako bat izan da. Rubiek ez du adierazi noiz hasiko den Irakeko presidente oiharen aurkako epaiketa, baina "lehenbailehen" hasiko dela uste du. "Epaitegi berezia osatzen denean hasiko da Husseinen aurkako epaiketa. Hori datozen asteetan izatea espero dut. Epaiketa publikoa izango da, eta telebistaz ikusteko aukera egongo da. Gainera, nazioarteko ikuskatzaileek epaiketan egoteko aukera izango dute". Bestalde, "Hussein Bagdaden hegoaldean kokatutako leku batean" dagoela aitortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu