Nafarroako 40 kazetarik adierazpen askatasunaren aldeko manifestua sinatu dute

2011ko urtarrilaren 21a
17:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Askatasunaren aurkako azken polizia operazioaren harira, Nafarroako 40 kazetarik adierazpen askatasunaren aldeko manifestua izenpetu dute. Kazetariek "larritzat" jo dute Espainiako Poliziak apurtu.org ataria kudeatzen zuten lau lagun atxilotu izana.

Halaber, "kezkatuta" agertu dira atxilotuak inkomunikatuta daudenez horien "segurtasuna bermatzen duen kontrol mekanismorik" ez dagoelako.

Manifestuaren sinatzaileek adierazi dutenez, Poliziak Apurtu.org-ren aurka egiteak guztiei eragiten die. "Apurtu-ren xedea informatzea da, ez mehatxatzea". Era berean, web haren jarduna zilegi dela gaineratu dute, "tortura eta polizien gehiegikeriak" salatzen dituela eta "espetxe politikarekin kritiko" dela.



"Pertsona guztien eskubide guztiak bermatzen diren agertoki" baten alde egin dute izenpetzaileek, "hedabideenganako inongo eraso eta indarkeririk gabe". Agertoki horretan Apurtu egitasmoak lekua behar duela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.