Krisia dela-eta, 2008ko aurrekontuetan aurreikusi baino 466,2 milioi euro gutxiago jasoko dituela esan du gaur Nafarroako Gobernuak, %12,84 gutxiago. Iazkoarekin alderatuz, %11,06 gutxiago.
Nafarroa Baik eskatuta agertu da Parlamentuan Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, eta orduan eman du datuaren berri.
Aurten 3.632 milioi euroko diru sarrerak izateko aurreikuspena egin zuen Gobernuak, eta 3.165,8 milioi jasoko ditu.
Mirandak azaldu duenez, 2008ko hirugarren hiruhilekoan Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) %0,1 hazi da. Industria "indartsua" dutelako gertatu da hori, haren iritziz. 2008an orain arte BPG %2,1 hazi da Nafarroan.
Nafarroako Gobernuak aurreikusi baino %12,8 gutxiago jasoko du aurten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu