Nagore Laffage zenaren amak elkarretaratzea antolatu du, "egia, justizia eta memoria" eskatzeko

2008ko urriaren 16a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den uztailaren 7an Iruñeko Sanferminetan hil zuten Nagore Laffage neska gaztearen amak elkarreratzea antolatu du, alabaren hilketa dela-eta "egia, justizia eta memoria" eskatzeko. Beren herrian, Irunen (Gipuzkoa), egingo dute elkarretaratzea, larunbatean, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Esan bezala, Laffage 20 urteko erizain ikaslea uztailaren 7an Iruñean hil zuten. Jose Diego Yllanes Sanfermin festetan ezagutu zuen 27 urteko medikua dago atxilotuta hiltzailea delakoan. Mutil gazteak berak aitortu zuen Laffage hil zuela.

Jose Antonio Santano Irungo alkatearen babesa izan du Asun Casasola Laffagen amak elkarretaratzeko deialdia egin duenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.