Nazioarteko Diru Funtsak munduko 2009ko aurreikuspen ekonomikoak asko jaitsi ditu. Haren arabera, aurten %3,9 haziko da baina 2009an %3, "herrialde aberatsak atzerakadan daudelako edo horretatik gertu". Euroaren eremuan hazkundea egongo dela aurreikusi du, %0,2koa -uztailean %1,2koa zen aurreikuspena-.
2009an atzerakadan sartuko diren herrialdeko batzuk Erresuma Batua (-%0,1), Espainia (-%0,2), Italia (-%0,2), Irlanda (-%0,6) eta Islandia (-%3,1) izango direla esan du Nazioarteko Diru Funtsak.
Nazioarteko Diru Funtsak asko jaitsi ditu munduko aurreikuspen ekonomikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu