Independentziaren alde diren hainbat gazte elkartek GaztEHerria ekimena antolatu dute Aberri Egunaren harira. Biharko jaialdi handia izango da ekimen nagusia, eta GaztEHerriak gonbidatuta Euskal Herrian diren nazioarteko gazte elkarteetako ordezkaritzek jaialdian parte hartzeko deia egin dute gaur.
Durangon agerraldia egin dute gazte talde horiek -han egingo da bihar jaialdia-, eta babesa agertu diote GaztEHerriari. Era berean, Civil and political rights for the basque youth (Eskubide zibil eta politikoak euskal gazteentzat) dinamikaren berri eman dute. Izan ere, gazte independentistek jasandako errepresiaoren berri eman eta salatzeko ekimena jarri dute martxan nazioartean, eta sinadura bilketa ere egin dute, eta 50 bat elkarteren atxikimendua jaso. Maiatzaren 29an Bruselan manifestazioa egingo dutela iragarri dute.
Nazioarteko gazte taldeen ordezkaritzek GaztEHerrian parte hartzeko deia egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu