RAC1 rratian eginiko elkarrizketan "hauteskunde iruzurrik" ez onrtzeko eskatu dio Arnaldo Otegik Iñigo Urkulu lehenakariari, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak egindako txostenari erreferentzia eginez. EH Bilduko zerrendaburuak salatu du fiskaltzak beste edozeinen kontra egin izan balu, bere esku legokeen edozer egingo lukeela hori saihesteko, "baina bitxia da halako gertaera larriaren aurrean, gainontzeko alderdiek normaltasunez jarraitzea kanpainarekin".
Auziegi Nazionaleko fiskaltzak Otegiren hautagaitza bertan behera uzteko eskatu zuen atzo, argudiatuz hura espetxetik irten arren, indarrean jarraitzen duela haren aurkako inhabilitazioak.