Iazko maiatzearen 400.000 euroko bermea ordaindu behar izan zuen Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak, Fernando Grande-Marlaskak "ETAko buruzagi" izatea egotzita espetxeratzea agindu ondoren baldintzapean libre atera ahal izateko. Horrez gain, Ertzaintzaren aurrean aurkeztu behar du bere burua astero, eta, halaber, debekatuta dauka Espainiako Estatutik ateratzea.
Badaezpadako neurri horiek aurkako helegitea aurkeztu zuen defentsak, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko Penaleko Salak atzera bota du, eta bere horretan utzi ditu Otegiren aurkako neurri horiek guztiak.
Auzitegi Nazionalaren arabera, "jardun deliktiboa errepikatzen" jarraitu du Otegik, "galaraziak izan diren ekitaldi publikoak antolatuz", eta, ondorioz, ihes egiteko arriskua handia dela erabaki du.
Otegiren bermea murrizteko eskaera atzera bota du Auzitegi Nazionalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu