Pasaiako portuaren proiektuak aurrekontua erdira murriztuko du

2010eko maiatzaren 18a
18:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Pasaiako portuarentzat diseinu berria datorren ekainaren 23an aurkeztuko dio Miguel Buen Pasaiako Portuko Agintaritzako presidenteak Administrazio Kontseiluari, eta aurrekontu eta lurzoru babestuaren eremua erdira murrizteko proposamena izango da. "Ia segurtasun osoz jaitsiko da erdira aurrekontua", adierazi du Buenek.

Kanpoko portuaren aurrekontua "750 milioi eurotara jaitsiko da", eta babestutako lurzorua "pentsatutakoaren erdia baino apur bat gehiago murriztuko da".

Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketek, hala ere, ez die "inolaz ere" eragingo barneko porturako erabakitako lanei. Orohar, portua finantzatzeko arazoak daudela aitortu du gaur ere Buenek, eta lanak hiru urte-edo atzeratuko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.