Pastorrek dio "hautetsien frontea ixtea" ez dela nahikoa

2005eko ekainaren 20a
15:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Legebiltzarrean PSE-EEren bozeramailea den Jose Antonio Patorren iritzian, ETAk PSOEren eta PPren "hautetsien frontea" itxi izanaren inguruan bi irakurketa egin behar dira: Bat, "politikoa" da, alegia, iragarpena ez dela "nahikoa", ez dituelako "indarkeria arazoak" konpontzen. Bestea berriz, "PPren eta PSOEren hautetsiena da", izan ere, horiek "arnasa lasaiago hartuko" zutela uste du. 'Radio Euskadi'-n egin dioten elkarrizketan esan du, nolanahi ere, berri ona "erdizkakoa" dela, "ez baitirudi kale borroka desagertuko denik". Hala ere, "ETAk armak utzi arte" Espainiako Gobernua ez dela haiekin "hizketan hasiko" berretsi du.

Pastorren iritzian, badirudi ETAk dioena zera dela: "Ez zaituztegu tiroz hilko, baina, molotov koktelekin eraso egingo dizugu". Zentzu horretan, asteburu honetan, PSE-EEren bi zinegotziri eraso egin dietela gogorarazi du.

Hala ere, beste behin esan du, ETAk armak uzten dituen arte, ez dutela beraiekin hitz egingo. "Orduan hitz egingo da bake prozesuak, armak lona entregatzen diren, presoekin zer gertatzen den... baina iragarpen hori ez dagoen bitartean ez".

Onartu egin du, ETAren erabakia pausu bat dela, "nahikoa ez den arren". Hala ere, "makabroa" ere badela badio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.