Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eskatu du "ekarpenak positiboan" egin daitezela, "Kontseiluaren Batzarrari eta, honekin batera, euskaltzaletasunari, euskarari eta azken finean 2016 proiektu osoari kalte egin beharrean".
Izagirrek gogorarazi du goi bileraren proiektua 2014ko apirilaren 1ean onartu zela Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta horrek ez zuela une horretan "inongo arazorik" eragin: “Prozedurak jarraitu dira, egin behar zen bezala egin da, Donostia 2016ko idazkari juridikoak dioen bezala. Eta hori Eusko Jaurlaritzak badaki".
Gainera, dei egin die gainerako erakundeei "elkarrekin Bruselan markatutako bidea egiten jarraitzeko", gogoraraziz patronatuan ordezkaritza duten erakunde guztiak joan zirela proiektua defendatzera.