Patxi Lopez Madrilera joan da, PSOEren bilerara

2010eko maiatzaren 12a
12:35
Entzun 00:00:00 00:00:00
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Madrilera joan da gaur, PSOEk deitutako bilera. Jose Blanco alderdiko idazkari nagusiorde eta Leire Pajin Antolaketa idazkariarekin bazkaltzen batzartuko dira PSOEko hainbat agintari, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur iragarritako neurriei buruz hitz egiteko. Lopez bera da PSE-EEko idazkari nagusia.

Jaurlaritzako lehendakaria gaur Ikerketako Euskadi sari banaketara joatekoa zen, baina ezingo du. Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak ordezkatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!