Patxi Lopez: "Montenegrok ez du Euskadirekin zerikusirik"

2006ko maiatzaren 16a
16:02
Entzun
Montenegroko erreferenduna Euskal Herriarentzat erreferentzia izan daitekeenik ukatu du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak. Izan ere, Lopezen ustez bi herri horien artean ez dago antzekotasunik. "Montenegrok ez du zerikusirik Euskadirekin zerikusirik. Euskadi ez da Montenegro, eta Espainia ez da Jugoslavia ohia. Ez ditut batzuk oso ondo ulertzen adibide batzuk jartzen dituztenean", esan du kazetariek gai horri buruz galdetu diotenean.

"Nazioarteko ordenamenduan oso argi dago autodeterminazio eskubidea. Nazionalistek esaten dutenean NBEk eskubide hori onartzen duela, geratzen dira herriek autodeterminazio eskubidea duela esaten duen puntuan. Baina Nazio Batuek ondoren esaten dute kolonia diren herriek, herri zapalduek edo ordezkaritza instituzionalik gabekoak direla eskubide horren jabe", azaldu du Lopezek: "Baldintza horietako bakar bat ere ez da betetzen Euskadiren kasuan, ez baikara kolonia, ez baikaude zapalduta eta ordezaritza instituzional zabala daukagu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.