Patxi Lopez: "Tentsio handiko bilera izan da; Ibarretxek malgutasun gutxi erakutsi du"

2005eko urtarrilaren 12a
13:21
Entzun
PSE-EEko bozeramaile Patxi Lopezek Ibarretxerekin izan duen bilera "tentsio handikoa" izan dela aitortu du. "Tentsio handiko bilera izan da, azkenaldian elkarrekin izan dugun bileren artean tentsoena. Malgutasun gutxi ikusi dut Ibarretxerengan, oso jarrera itxia izan du uneoro. Ez dakit bihar zein jarrerarekin joango den Madrilera, baina gaur erakutsi duen jarrera agertzen badu, ez dut uste Zapaterorekin inolako akordiorik lortuko duenik". Gasteizko Legebiltzarrak adostutako Planaren edukietan ez direla sartu aitortu du Lopezek. Hala ere, bi kritika egin dizkio Ibarretxeri. "Ibarretxek Gasteizko Legebiltzarrak duen zilegitasunaz mintzo da uneoro. Zergatik ez da Madrilgo Parlamentuak duen zilegitasunaz mintzo? Ezinbestekoa da jokoaren arauak onartzea eta errespetatzea. Kongresuan berak aurkeztuko duen planari ezetz esango zaio. Zergatik ez du Espainiako Kongresuaren erabakia eta erabaki hori hartzeko duen zilegitasuna errespetatzen?". Hori ez da Lopezek egin duen kritika bakarra. "Ibarretxe bihar Madrilera joango da Plana negoziatzera. Egia esan, ez du logika handirik euskal gizartearekin negoziatu ez den Plan bat Madrilera eramatea lehenik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.