Patxi Lopezen urte zaharretako mezuak %9,9ko jarraipena ETB2n

2010eko urtarrilaren 2a
13:58
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak urte zahar gauean ETB2n egindako agerraldiak EAEn %9,9ko jarraipena izan zuela jakinarazi du gaur EITBk. 46.000 ikusentzule izan ziren haren mezua entzuten. Halako aurreneko agerraldia zuen, iazko maiatzean hartu zuelako Jaurlaritzako kargua.

ETB1n ere eman zuen mezua Lopezek herenegun, baina EAEko kate publikoak ez du daturik eman.

Gabon gauean Espainiako erregearen agerraldiak ETB2n %24ko jarraipena izan zuen zioen EITBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.