Patxi Zabaleta Aralarko buruaren iritziz, Ibarretxek "zilegitasun osoa" du elkarbizitzarako plana aurkezteko, baina mugak dituela azpimarratu du, "Estatutu berri batera mugatzen delako". Horrezaz gain, Madrilgo Gobernuaren erasoa salatu du, gezurretan ari direla esanez. "Lehendabizi, zilegitasuna eta Madrilgo Gobernua egiten ari den kanpaina horren salaketa gordina, osoa eta zuzena egiten dut, gezurretan ari direlako proposamen honi buruz. Bigarrena, berriz nabarmenduko nuke Estatutu baten proposamena dela eta Estatutu horrek mugak dituela eta ez dituela asetzen independentista batek dituen asmo politikoak".
Edukien aldetik orain arte ikustitako gabeziak nabarmendu ditu Aralarko koordinatzaile nagusiak. “Nafarroa eta Iparralde errespetuz tratazen ditu, baina EAEko hiru probintzien eta gainontzeko herrialdeen arteko harremanez mintzo denean proposatzen duena ez
da inolaz ere nahikoa Aralarrentzat”. Era berean, erreferendumaren aukerak zehaztu gabe jarraitzen duela nabarmendu du Aralarko buruak.
Alderdirik interesgarrienak xedapen iragankorretan agertzen dira Patxi Zabaletaren aburuz. Horietan, esate baterako, eman gabe dauden transferentziak Eusko Jaurlaritzak bere menpe hartzeko egutegia zehazten baita. Horrez gain, “aldatu egiten da orain arte erabili eta
frakasatu duen transferentzien eredua, esaten baita sei hilabeteren buruan hartu egingo direla transferentzia horiek. Horrekin ematen da estatuaren ikuspegi konfederal bat autonomien estatua gaindituz, ikusirik badaudela transferentzia oso garrantzitsuak eman ez direnak eta hori eskandalagarria da. Sarkasmoa da, gainera, transferentziak eman gabe egotearebn erantzuleak izatea autonomia defendatzen dutenak izatea”.
Erreakzioak
Patxi Zabaleta: "Estatutuak mugak ditu, eta ez ditu asetzen independentista batek dituen asmo politikoak"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu