Patxiku Gimon (Hendaia, Lapurdi) presoa libre geratu da gaur, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. 8:30ean irten da kartzelatik.
1999ko abenduaren 16an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETArekin harremana izatea egotzita. Bedertzi urte pasatxo egin ditu preso, beraz. Fresnes, La Sante eta Saint Maur-eko espetxeetan eduki izan dute.
Gaur bertan egingo diote lehen harrera.
Euskal presoak