Espainiako Gobernuaren EAEko delegatu Paulino Luesmak Sestaoko untziolaren arazoak "Zapateroren gobernu taldeaz gain beste norbaiten ardura" ere badirela azpimarratu du. Izan ere, eta Luesmaren hitzetan, "untziolaren krisiak EAEn aberastasuna sortzen duten beste hainbat industria kaltetzen dituelako Jaurlaritzak ere parte hartu beharra dauka konponbidean".
Sestaoko untziolako enpresa komitearekin eginiko bileraren ostean egin ditu adierazpenok Luesmak. Batzar horretan La Navaleko langileek daukaten "ezinegona" Gobernuko Presidenteari jakinarazteko eskatu dio komiteak Luesmari.
Bere agerpenean Luesmak hitz gogorrak izan ditu Jaularitzarentzat, hala delegatuak La navalen itxiera onartuko ez dutela esatearekin "nahikoa ez dela" adierazi du, eta administrazio ezberdinak nola inplikatu behar diren zehaztu behar dutela nabarmendu du.
Paulino Luesmak La Naval untziolaren aferan inplikatzeko eskatu dio Jaurlaritzari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu