PDP botereko alderdiak irabazi du

2007ko apirilaren 23a
18:17
Entzun 00:00:00 00:00:00
Nigeriako Hautes Batzorde Independenteak gaur jakinarazi ditu Presidentziarako eta Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak eta, haren arabera, Umaru Musa Yar'Adua Alderdi Demokratiko Popularreko (PDP) buruak irabazi ditu. Boterean dago gaur egun PDP, eta 24.638.063 boto lortu ditu.

Boto kopuru hori lortuta, ez dute bigarren itzulia egingo Nigerian, eta maiatzaren 29an har dezake kargua Yar'Aduak Olusegun Obasanjo presidentearen eskutik.

Muhammadu Buhari Nigeriako Herri Denen Alderdiak (ANPP) izan da bigarren indarra hauteskundeetan, 6.605.299 bozekin. Hirugarren, Atiku Abubakar-en Akziorako Kongresua: 2.637.848.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA