Pedrazak eta Romerok liskarra izan dute auzi gelan

2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Angeles Pedraza AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentearen eta Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente eta Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen emaztearen artean liskarra izan zen atzo, Egigurenek deklarazioa amaitu ostean. «Emaztea altxatu egin da, niregana etorri da, besoan bi kolpe eman dizkit eta hurrengoa esan dit: 'Hiltzen gaituzten egunean ez negarrik egin'. Nik beste oihu bat eman diot, eta esan diot: 'Gu dagoeneko hil gaituzte'», adierazi zien Pedrazak zenbait kazetariri. PSE-EEk ohar baten bidez esan du Egigurenen deklarazioa «behin eta berriz oztopatzen» aritu zela Pedraza. Romerok biktimen alde eginiko lana goraipatu du PSE-EEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.