Peio Serbielle galdekatu du Le Vert epaileak

2006ko urtarrilaren 25a
17:06
Entzun
2004ko urrian Frantziako Poliziak atxilotu zuenetik preso daukaten Peio Serbielle kantari ezaguna galdekatu du gaur goizean Laurence Le Vert epaileak, Paueko Auzitegian. Arratsaldean, Le Vert epaileak gauza batzuek bertatik bertara frogatu nahi zituela-eta, zenbait bisita egin behar zituztela agertu dute ikerketaren inguruko iturriek. Serbielle Angoulemeko espetxean daukate preso, eta Poliziak zainduta eraman dute Paueko Auzitegira.

2004ko urriaren 3an atxilotu zutenetik, bost aldiz ukatu diote baldintzapeko askatasuna kantari ezagunari. Nolanahi ere, Serbielle aske utz dezatela eskatzeko sostengu talde handia eratu da, eta Euskal Herriko zein Frantziako artista nahiz politikari askok babestu dute. Besteak beste, George Moustaki kantari frantsesak, Florence Delay Frantziako Akademiako kideak, Didier Borotra Miarritzeko auzapez eta senadoreak, Gerard Onesta Europako parlamentariak eta Noel Mamere diputatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.