Pekinek maiatzaren 1ean irekiko du Tibet turismorako

2008ko apirilaren 3a
11:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Pekingo Gobernuak Tibet itxita izan du martxoaren 10etik turismorako, tibetarren protestak hasi zirenetik, eta maiatzaren 1ean irekiko du berriro. Horretarako, baina, turistek baimen berezia beharko dute.

Han izandako liskarretan hemeretzi lagun hil direla aitortu du Txinak. Tibeten erbesteko Gobernuak, baina, 140 izan direla dio. Txinak 1951ean egin zuen bere lurralde hura, eta 1989an ere itxita eduki zuen turistentzat eta kazetarientzat, antzeko arrazoiengatik.

Iaz lau milioi turista izan ziren Tibeten; 2006an baino %60 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.