Pintura jaurti dute hiru batzokiren eta PSEko zinegotzi baten etxearen aurka

2006ko maiatzaren 20a
12:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Getxo eta Galdakaoko (Bizkaia) eta Azpeitiko (Gipuzkoa) batzokiei pintura hori eta gorria jaurtiz eraso diete bart gauean; halaber, Azpeitian, ekintza bera egin dute PSEko zinegotzi baten etxearen kontra.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, Bizkaiko erasoak gauerdi aldera izan dira: jende talde batek pintura jaurti du lehendabizi Getxoko batzokiaren aurka, eta handik piska batera, modu berean eraso diete Galdakaokoari. Galdakaokoan pintadak ere egin dituzte.

Azpeitian, berriz, goizeko ordubatak aldera pintura gorri eta horia bota dute batzokiaren eta PSEko zinegotzi baten etxearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.