Politikatik ingurumenera

2007ko urriaren 12a
15:04
Entzun
Aldaketa klimatikoak eragingo dituen ondorio larriez mundu osoan kontzientziatze lanetan aritu ostean, Al Gorek Bakearen Nobel Saria eskuratu du. An Inconvenient Truth lanari esker ezagun egin da Beroketa Globalaren aurkako mugimenduan eta aurten dokumental onenaren Oscar Saria irabazi du. Bertan gas kutsatzaileen emisioek ekarriko dituzten ondorio larriei buruz hitz egiten da, baldin eta ez bada horren aurka irtenbiderik topatzen.

Ekologiaren aldeko interesa duela 17 urtetik datorkio. 1991. urtean Earth in Balance: Ecology an Human Spirit liburua publikatu zuen. XXI. mendeari aurre egiteko behar ziren irtenbide ekologikoak planteatzen zituen. Bill Clintonen agintadian, 1993 eta 2001 urte bitartean, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteorde izan zen Gore. 2000. urtean ia AEBetako presidentetza eskuratu zuen: George Bushek baino 300.000 boto gehiago eskuratu zituen, baina AEBetako hauteskunde sistemaren ondorioz ez zen iritsi presidente izatera.

Nobel Saria eskuratu duen 20. estatubatuarra da Gore. Theodore Roosvelt (1906an), Jimmy Carter (2002an) eta Martin Luther King (1964an) bezalako pertsonaia historikoek ere lortu izan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.