Politika

PP:" Batasunak ezin izango du hauteskundeetara aurkeztu baldintza guztiak betetzen ez dituen bitartean"

2006ko maiatzaren 30a
16:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Arratsaldeko lauetan, Mariano Raxoi PPko buruaren hitzekin hasi da berriro Espainiako Kongresuko eztabaida. ETAren su-etenaren ingurukoak izan dira Raxoiren lehen adierazpenak. PPko buruaren arabera, "armak uzteko prest dauden ala ez da garrantzitsuena".

Hori dela-eta, "erakundeak armak utzi eta barkamena eskatzeko helburuarekin bada", PSOEren gobernuak bere alderdiaren babesa izango duela azaldu du oposizioko buruak. Ez ordez "ETAri, bere konplizeei edo sostengua ematen dietenei inolako prezio politikoa" ordaintzeko.

Batasunaren legez kanporatzea ere izan du hizpide eta azpimarratu duenez, Batasunak "ezin izango du hauteskundeetara aurkeztu baldintza guztiak betetzen ez dituen bitartean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.