Batasunaren ekitaldia

PP pozik agertu da Grande-Marlaskak hartutako erabakiarekin

2006ko urtarrilaren 17a
18:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Leopoldo Barreda PPko bozeramailea pozik agertu da Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hartutako erabakiarekin. Espainiako Auzitegi Nazionalak BEC-eko ekitaldia ezezik Batasunaren jarduna debekatu du bi urtetarako, besteak beste.

Hala ere, Barredak ohartarazi du erabakia betearazi egin behar dela. PPko bozeramaileak esan du ez dela Batasunaren ekitaldia egin behar ez eta "ordezko beste ekitaldirik". Ordezko ekitaldi bat egitea "ETA-Batasunak legeari burla egitea izango litzateke", Barredaren ustez. Horren harira azaldu duenez, EAk ekitaldi bat burutu eta hitza Batasunari emango balio "terroristei laguntzetik hurbil egongo litzateke". PPko bozeramailearen ustez epailearen erabakia "bat dator Espainiako gizartearen gehiengoaren iritziarekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.