PPren "bozeramailea" izatea leporatu dio EAJk Zapaterori

2005eko urtarrilaren 6a
14:27
Entzun
EAJk Madrilgo Kongresuan duen bozeramaile Josu Erkorekak "PPren bozeramaile izateari uko egin eta bide propio bat" zabaltzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori. Erkorekaren ustez, "euskal gatazka konpontzeko aukera apropos baten aurrean gaude. Hala ere, horretarako ezinbestekoa da Zapaterok Alderdi Popularrak ezartzen dion bidetik aldendu eta gatazka konpontzeko borondatea duen gobernu baten ordezkari izatea".

Hitz gogorrak izan ditu Erkorekak PSOEren aurka. "Orain arte PSOEk izan duen jarrera oso pobrea izan da; ez dute egungo egoera politiko berriari aurre egiteko mailarik erakutsi. Espainiako Gobernuak dioena eta garai batean Jose Maria Aznarrek zioena antza handia dute. Aznarrek zioen bezala, Espainiako Konstituzioaren mugetatik kanpo ez dagoela ezer dio Zapaterok. Jarrera horrekin jarraituz gero, agian PSOEk ERCren laguntza galduko luke Madrilgo Kongresuan".  
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.