PPren bozeramaile Maria San Gilek esan duenez, beren taldeko 15 botoak PSE-EEko hautagai Patxi Lopezi emango dizkiote. Baina boto hori ez dutela haien programagatik egiten dio. PSE-EE eta PP biltzen dituen ideia asko ez daudela azpimarratu du, baina nolanahi ere, Lopezekin Ibarretxerekin baino adostasun gehiago dituztela azaldu du. Horregatik, eta aldaketa nahi dutelako emango diote botoa. "Beste politika batzuk egingo dituen lehendakari berri bat nahi dugu.
Ezker Abertzalea talde parlamentarioa Eusko Legebiltzarrean egotearekin "lotsatu" egiten dela esanez hasi du bere hitzaldia PPren bozeramaile Maria San Gilek. "Ez dutelako terrorismoa gaitzesten", eta "arauak errespetatu ez, baina haietaz baliatu egiten direlako". Hori, atzerapen demokratikoa dela dio, eta 1998aren aurretik ez zela gertatzen. Orduan, "demokraten eta biolentoen" arteko banaketa garbia zelako.
Beraiek Espainiako Konstituzioa, Gernikako Estatutua eta Kontzertu ekonomikoarekin gobernatzen jarraitu nahi dutela azaldu du, "herri honen ezaugarri nagusia pluraltasuna" delako.
Hauteskundeak EHAK-k irabazi zituela leporatu dio Lopezi, hark "gaizki egindako kalkulu batengatik". Lopezi esan dio autodeterminazio eskubidea ezin dela onartu, eta ETArekin ezin dela negoziatu.
PPren legebiltzarkideek Lopezi emango dizkiete botoak, aldaketa nahi dutelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu