Igande honetan egingo dute Oiartzunen (Gipuzkoa) euskal presoen eskubideen aldeko urteroko bertso saioa, Etxeratek antolatuta. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Jon Martin, Jon Maia, Erika Lagoma, Amets Arzallus, Xabier Silveira eta Xabier Paia izango dira bertsolariak.
Elorsoro kiroldegian izango da saioa, 18:00etatik aurrera.