Juan Jose Ibarretxe beren lehendakaritarako hautagaiaren defentsa sutsua egin du Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak inbestidura saioko bere txandan. Finean, PSEren eta PPren hitzaldien ardatza Ibarretxe gutxiestea izan dela esan du Egibarrek, eta arrazoi zehatz badagoela hori hala izateko: zehazki, Ibarretxe izan dela Espainiako Estatuari euskal gatazka badela eta irtenbide bat eman behar zaiola aurrez aurre adierazi diona.
Ildo horretatik, eta Ibarretxek proposatutako bidetik, bakea eta normalizazio politikoa lortzeko indar politiko guztien arteko elkarrizketa mahai bat eratzea ezinbestekoa dela iritzi dio Egibarrek.
Patxi Lopez sozialistaren hautagaitzari, berriz, ez dio batere sinesgarritasnik aitortu EAJko legebiltzarkideak. Egibarren aburuz, PSEk ez du Lopez lehendakari izateko eta programa bat aurrera eramateko aurkeztu, "nahasmena sortzeko" baizik.
Programa bat aurkezteko barik "nahasmena sortzeko" aurkeztu dela egotzi dio Egibarren Lopezi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu