EAJren barne hauteskundeak

Prozesuaren egutegia

2003ko abenduaren 19a
10:02
Entzun
Urtarrilaren 2tik 16ra: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Iparraldeko eta Nafarroako lurralde batzarrek bilkura bana egingo dute, atzoko emaitzen arabera, hautagai baten edo beste baten alde egiteko.

Urtarrilaren 17-18: EAJren VI. Batzar Orokorra egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. EBBko hautagaia izendatuko dute, bost lurralde batzarretako ordezkarien botoekin. Ponentzia politikoa, hezkuntzari buruzkoa eta alderdiko estatutuei buruzkoa ere onartuko dituzte. Lau urtean behin egiten da Batzar Orokorra.

Urtarrilaren 31: Batzar Nazionalean EBBko zortzi kide, Berme eta Kontrol Batzordeko kideak eta alderdiko Justizia Auzitegiko kideak hautatuko dituzte.

Udaberrian: Bost lurraldetako zuzendaritzak berrituko dira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Iparraldeko eta Nafarroako Buru Batzarrak alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.