PSE-EE pozik agertu da akordioarekin

2008ko urriaren 17a
18:15
Entzun 00:00:0000:00:00
PSE-EEko bozeramaile Rodolfo Ares "gustura" agertu da PSOEk eta EAJk Espainiako aurrekontuetarako lortu duten oinarrizko akordioarekin. "Euskadirentzat garrantzitsua da akordio hau, inbertsio estrategikoak bermatuko dituelako; esaterako, AHT, euskal portu eta aireportuak edo neutroi zentroa". Era berean, gaineratu du "berri ona" dela "zailtasun ekonomikoei aurre egiteko oreka eta baliabideak ekarriko dituen aurrekontuak izatea".

Oinarrizko akordioak “administrazioen arteko adostasuna sendotuko” duela uste du Aresek. I+G+Bren eskumena Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean adostea garrantzitsua iruditzen zaio. “Euskal sozialistok Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren eskumenak bi administrazioen arteko adostasuna behar zuela babestu izan dugu beti eta, hortaz, pozten gara eskatzen genuen akordioa gauzatu delako”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.